XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZI KALITATEA OSASUN ETA GAIXOTASUN KRONIKOAREKIN LOTUA

BEGIRISTAIN JM., LARRAÑAGA MI.

(Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza)

Azken urte hauetan osasunarekin lotua bizi kalitatea aztertzeak, gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan da.

Garrantzi honen zergatia bilatzeko garaian, ondokoak aipatu dira: gizarte industrializatuei eragiten dieten gaixotasunen ereduaren aldaketa, osasun eta gaixotasunari buruz gizakiak duen ezagutza eta pertzepzioaren aldaketa, sanitate gastuaren gehitzea, teknologia medikoaren garapena, ez beti eraginkorra, giza espeziearen muga biologikoa, sanitatearen kudeatzailearen (gestoreen) beharra eta sedukzioa, lehentasunak modu errazean hautatzen utziko dioten adierazle sintetikoak eskuratzeko.

Neurketa tresna ugari garatu dira, sanitate zerbitzuen amaierako emaitza gisa.

Haatik, neurketa tresna bat garatu aurretik, neurtu nahi dena eta erabiltzen dugun kontzeptu bakoitzean barneratzen duguna zehatz ezagutu beharra dago.

Osasuna dela eta, kalitatea, bizi kalitatea osasun eta gaixotasun kronikoarekin lotua, termino horiek erabiltzeko orduan badago halako nahasketarik.

Arazoa da gaur egun egiten diren definizio kontzeptualak eta ondorengo hurbilketa operatiboak desberdinak direla.

Osasunaren definizioa ezagutza zientifikoaren eboluzioarekin batera dator.

Gaur egun gehien zabaldu eta onartu den definizioa Osasun Mundu Erakundeak garatu duena da.

Osasuna, ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera osoa da eta ez gaixotasunik eza soilik.

Definizio ideal, utopiko eta prospektiboa da eta horra gizarte eta gizakia hurbildu behar dira, baina Lain Entralgoren ustean ez du azaltzen egokiro pertsonaren bizitzan osasuna deitzen duguna.

Hastapen eta helburuetako aldarrikapena da, izan ere, gizarte, talde edo gizakiak ongizate osora nekez iristen dira, herri aurreratuenetan ere.

Behar du izaneko definizioa da.

Ezezko terminoetan osasuna aipatzeak gaixotasun falta gisa, osasun zientzietan baliogabeak izateaz gain, normalaren eta patologikoaren arteko muga bat marraztea dakar.

Lan hau zeharo zaila da, normaltasunaz erreferentzia estuak izatea suposatzen baitu, erreferentzia hauek aldatzen direla jabetzen garenean, besteak beste, denbora eta kulturarekin, eta gizarte beraren barruan ere.

Osasunaren definizioen arazo nagusiena da ez direla erabilgarriak.

Planifikatzaileak osasun adierazleak behar ditu.